Aktualitate

Garapen Profesionala

Hizkuntza eskakizunen bigarren deialdia 2024: Behin-behineko emaitzak

Idatzizko azterketa eta ahozko azterketa erreklamatzeko epea abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra bitartekoa da, biak barne

IVAPen web-orrian argitaratu dira hizkuntza-eskakizunen lehenengo deialdiaren behin-behineko emaitzak.

Interesdun bakoitzak Azternet-en kontsultatu beharko ditu bere proben behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Emaitzak».

Erreklamazioak eta behin betiko emaitzak

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra, izango da, biak barne.

IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioekin jakinaraziko da.

IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).

Informazio gehiago