Berriak
Garapen Profesionala
Hizkuntza eskakizunen bigarren deialdia 2025: Behin-behineko emaitzak
31.12.25 | Euskadi
IVAPen web-orrian argitaratu dira hizkuntza-eskakizunen bigarren deialdiaren behin-behineko emaitzak.
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak».
Erreklamazioak eta behin betiko emaitzak
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazio-epea abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra artekoa izango da, biak barne.
IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioak argitaratuz jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Idatzizko azterketaren emaitzaren kontra jarritako erreklamazioaren ondorioz, emaitza aldaketarik badago, IVAPen Lakuako egoitzan ahozko azterketa egiteko deituko zaie interesdunei, behin betiko emaitzak argitaratu baino lehen.