Albisteak

Garapen Profesionala

Kontratazio-zerrendak eguneratzea eskatzen dugu

Osakidetzak abenduan iragarri zuen urteko 1. hiruhilekoan eguneratu egingo zituela kontratazio-zerrendak, 2023ko abenduaren 31n emandako zerbitzuekin eta hizkuntza-eskakizunen puntuazioarekin

Osakidetzak abenduan iragarri zuen urteko 1. hiruhilekoan eguneratu egingo zituela kontratazio-zerrendak, 2023ko abenduaren 31n emandako zerbitzuekin eta hizkuntza-eskakizunen puntuazioarekin.

Orain eskaintza telematiko berriak egiten hasi dira eguneratze hori argitaratu gabe, eta, beraz, egoera horrek kontratazioan kalte egiten die, bereziki, zerrendetan sartzeke daudenei eta euskara-eskakizuna egiaztatu eta merezimendu gisa puntuatzeko zain daudenei.

Kalteak bi zerrenda-motetan dauka eragina, eta udako kontratazioa eskaintzen den une batean gertatzen da.

SATSE euskadik honako hau eskatzen du:

  • Indarrean dagoen akordioa betetzea eta eguneratzeak urtean birritan egitea.
  • Bere iragarkia betetzea eta argitaratu eguneratzea eskaintza telematiko berriak egin aurretik.
  • Prozesuetan arintasuna eskatzen dugu, langileengan dituen ondorioengatik, eta, horretarako, beharrezko lan

Interesgarria izan dakizuke