Aktualitate
Osasuna
Osakidetzako 2023ko Gizarte Funtsaren laguntzen banaketa
Osakidetzak 2023ko funts ekonomikoan aurreikusitako laguntzak banatzeko onartutako eta baztertutako eskabideen zerrenda argitaratu du. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea dago
30.07.24 | Euskadi
![](/documents/37411/4698997/fondo_social_GKnzvV.jpg/4974a1ac-4422-9164-f13f-9d044a4763f3?t=1691115382478)
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 24ko 568/2024 Ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, Osakidetzaren 2023ko "Bestelako Gizarte Arretarako" funts ekonomikoan aurreikusitako laguntzak banatzeko onartutako eta baztertutako eskabideen zerrenda jasotzen da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Informazio gehiago eta zerrenda osoa
Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure SATSEko ordezkariarekin. Laguntzeko gaude!