ERRETIRO AURRERATUA 

Erizaintzako lanbideari datxezkion arriskuak eta osasunean eragin negatiboa duten faktoreak 

Agente biologiko eta kimikoekiko etengabeko esposizioak, gehiegizko esfortzu fisikoek eta estresaren eta karga emozionalaren maila handiek oso eragin negatiboa dute osasunean

Erizainek lan-baldintza txarrak dituzte (lan-gainkarga, erasoak, arreta-eskakizun handia, etengabeko alerta...), eta estres-maila handia eta burnout handia eragiten dute. 

Sufrimenduarekin, gaixotasunarekin eta heriotzarekin etengabeko kontaktua izateak gainkarga emozional handia dakar, eta ondorio garrantzitsuak ditu osasunean, Covid-19aren pandemiak larriagotu egin baititu. 

Erizainek arrisku ugari izaten dituzte beren segurtasun eta osasunerako. Hauek dira nagusiak: kimikoak eta biologikoak, txandaka eta gauez lan egitearen ondoriozkoak edo lan-gainkarga, eta gutxien aitortutakoak edo gutxien hitz egiten direnak, baina profesionalen osasunean ondorio kaltegarriak dituztenak, eta ugaritu egin direnak, batez ere COVID-19aren pandemiarekin batera. Arrisku psikosozialak dira, neurri handi batean, pandemia-garaian lanbidea nabarmen utzi dutenak, % 20 inguru. 
ARRISKU KIMIKOAK ETA BIOLOGIKOAK 

Erizaintzako profesionalak etengabe daude erradiazio ionizatzaileen eta ez-ionizatzai- leen, gasen, zarataren, argiztape- naren, tenperaturaren eta bibrazioen eraginpean.

Egunero egiten diete aurre inhalazioaren ondoriozko kutsat- zeei, ebaketei, ziztadei edota bakterioak, onddoak, birusak edo parasitoekin kontaktua izateko arriskuari, gaixotasun larriak eta ezgaitzaileak eragin ditzaketenak.

TXANDAKOTASUNA ETA GAUEKOTASUNA 

Erizainen ehuneko handi batek bere lan-bizitzaren zati handi bat txandaka egiten du lan, gaueko ordutegia barne.

Dagoen ebidentzia zientifiko zabalaren arabera, lan-sistema horrek eragin oso kaltegarria du osasunean, eta zahartze goiztiarra eragiten du.

ESTRESA ETA AKIDURA EMOZIONALA 

Erizainek lan-baldintza txarrak jasaten dituzte (lan-gainkarga, erasoak, arreta-eskakizun handia, alerta iraunkorra...), eta horrek estres- eta burnout-maila handiak eragiten ditu.

Sufrimenduarekin, gaixotasunare- kin eta heriotzarekin etengabeko harremana izateak gainkarga emozional handia dakar, eta ondorio garrantzitsuak ditu osasunean, COVID-19aren pandemiak areagotu dituenak.