Ekintza Sindikala

Bilbo Basurtu ESI

AUTOKONTZERTAZIOA - EAG: Azkenean amaitu da erizainenganako diskriminazio honekin!

Autokontzertazioa egin baduzu eta behar bezala ordaindu ez badizute, jarri harremanetan zure ordezkariarekin!

SATSEren aldeko epai batek EAGko eta Larrialdietako erizainentzako autokontzertazioa onartu zuen, eta Zuzendaritza Nagusia behartu zuen egoera hori instrukzio bidez arautzera. Hala eta guztiz ere, zenbait ESIk, Bilbao Basurto ESIak esaterako, ez zuten behar bezala ordaintzen, eta egoera hori aspalditik eskatu eta salatu dugu SATSEn.

SATSEk lortu du ohiko osasun-zentroan kontratua izan arren EAGren absentziak bete behar izan dituzten erizainei autokontzertazioa ordaintzea, kontratu horiek esleitzeko erizainik ez dagoelako.

Eskubide hori Lehen Mailako Arretara eta autokontzertazioa aplikatzen den Zerbitzu/Unitate guztietara heda dadin borrokatzen jarraituko dugu, erizain eta erizain espezialistak kontratatu ez direlako!

Autokontzertazioa egin baduzu eta behar bezala ordaindu ez badizute, jarri harremanetan zure ordezkariarekin!

Zure eskubideak defendatzen ditugu!