Ekintza Sindikala
IMQ- Zorrotzaurre
IMQ- Zorrotzaurreko erizainak : Dokumentazio klinikoari dagokionez, legea betetzea exijitzen dugu
Erantzunik ez badago, erizainek dokumentazioa emateari utziko diote irailaren 1etik aurrera.

Erizain batzuek ondoeza helarazi diguzue, mediku batzuek ez dutelako alta-txostena edo baimen informatua ematen. Pazienteek, orduan, zalantza medikoak erizainari helarazten dizkiote.
Araudiak ezartzen du baimen informatua proba eskatzen duen profesionalak eman behar duela. Halaber, profesional horrek pazienteei eta familiei beren asistentziari buruzko informazio egokia eman behar diela jasotzen du.
Zure eskubideen alde!
Egoera horren aurrean, SATSEk:
- Mediku Zuzendaritzara jo du, profesional medikoek beren betebeharra bete dezaten eskatzeko.
- Klinikako Zuzendaritzara bidali da, idatziz, neurriak har daitezela eskatzeko.
Berehalako konponbideak: aski da!
Klinikako sindikatu-ordezkariok salatu nahi dugu orain arte ez zaiela gure eskakizunei erantzun
Beraz, erizainek bi dokumentuak, baimen informatua eta alta medikoaren txostena emateari utziko diote 2024ko irailaren 1ean.
Gure eskubideak exijitzen ditugu!
Erlazionaturiko edukia
Prentsa oharrak

15.03.24 | Euskadi
SATSE Euskadik Basurtuko Ospitaleko erditze-guneko muturreko beroa salatu du
