Ekintza Sindikala
Uribe ESI
Larrialdiak: Lantaldeak mantentzea lortu dugu!
Zuzendaritzak gure eskakizunak entzun ditu eta argi berdea eman die gure eskaerei

Azken hilabeteetan, ondoez orokor bat sortu da URIBE ESIaren larrialdietan:
- Alde batetik, profesionalek aho batez adierazi digute ez daudela ados karteldegiak aldatzearekin, langileen lantaldeak haustea ekarri baitu. SATSEk ondoez hori jaso genuen, eta idatziz helarazi diogu ESIko zuzendaritzari.
- Bestalde, profesionalek jakinarazi digute modu sistematikoan ukatu direla norberaren gauzetarako egunak, ageriko justifikaziorik gabe eta dagokion erantzuna arrazoizko epe batean jaso gabe.
Gure ustez, lizentzia horiek lan-eskubideen oinarria dira, eta presazko, larri eta aurreikusi ezin diren egoeretan baino ezin dira ukatu. Hala jakinarazi diegu zuzendaritzari, erdi-mailako kargudunei eta zerbitzu nagusiei.
Aurrera goaz!
Zuzendaritzak gure eskakizunak entzun ditu eta argi berdea eman die gure eskaerei:
- Lantaldeak karteldegietan mantenduko ditu.
- Etorkizuneko NGE eta garaiz eta behar bezala artatu ez direnak emateko konpromisoa hartu du.
Informatzen jarraituko dugu
Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!
Harremanetan jarri zure ordezkariarekin
Olatz Urquiza
olatzurquiza@satse.es
682 699 665
Sheila Justo
sheilajusto@satse.es
699 46 09 91