Ekintza Sindikala
Uribe ESI
Salatzen dugu Uribe ESIak urteak daramatzala kontziliazio-eskubideetan arazo larriak izaten
SATSEk urteak daramatza egoera hori salatzen, profesionalei zuzenean eragiten diena, ESIn eta Zerbitzu Zentraletan, baita mobilizazioekin ere
Hala ere, ez ESIk ez Zuzendaritza Nagusiak ez dute kartarik hartzen gaian, eta gerentzien eta pertsonen zuzendariak baino ez ditugu iksuten beren funtzioak uzten, erakundearen kudeaketa eta funtzionamendu egokirako funtsezkoak diren lanpostu horiek bete gabe utziz.
ASKI DA!
Berriro salatzen dugu gure lan-eskubideen eta negoziazio kolektiboaren urraketa, pertsonen sailak aldebakarreko erabakiak hartuta:
- Baimenak eta lizentziak sistematikoki ukatzea, hala nola edoskitze-baimenak, NGak, kanosoak, senideen heriotza, sendieneen ebakuntzak...
- Genero-indarkeria dela-eta lanpostua egokitzeko oztopoak eta presarik eza.
- Alderdi sozialarekiko gardentasunik eza, informaziorako eskubidea urratuz.
- ESIko zerbitzuen arrisku psikosozialekin lotutako prebentzio- eta berrebaluazio-neurriak eta LMko zentroen gehiegizko lan-karga arintzeko neurriak ez ezartzea, Erandioko OZn bezala.
AITZAKIARIK EZ, KONPONBIDE ORAIN!!
SATSEn arazo horren jatorrian jarri nahi dugu arreta, eta behar diren neurriak hartuko ditugu egoera hori behingoz lehengoratzeko eta Uribe ESIko langileei irtenbideak emateko.
Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!
Harremanetan jarri zure ordezkariarekin
Olatz Urquiza
olatzurquiza@satse.es
682 699 665
Sheila Justo
sheilajusto@satse.es
699 46 09 91
Erlantz Larraskitu
erlantzlarraskitu@satse.es
665 708 952