Hemeroteka

Amatasun PFEZaren itzulerari buruzko azken berriak

SATSEk Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoeren berri ematen die afiliatuei.

EAEko hiru Aldundietako amatasun-prestazioen PFEZa itzuli dela jakinarazi nahi die Euskadiko Erizaintza Sindikatuak afiliatuei.

  • Araba:

Amatasun baimenen prestazioetan modu bidegabean atxikitako PFEZa itzultzeko erabakia onartu ondoren, Foru Ogasunak jakinarazi du beste eskaera-eredu bat egin behar dela.

Informazio gehiagorako, deitu Arabako Foru Ogasunera: 945181555

 

  • Bizkaia:

Amatasun baimenen prestazioetan modu bidegabean atxikitako PFEZa itzultzeko akordioa onartu da. Foru Ogasunak jakinarazi du 2019ko abenduan argitaratzea aurreikusi duela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta itzulketak 2020ko urtarrilean eta otsailean egiteko asmoa duela.

Informazio gehiagorako, deitu Bizkaiko Foru Ogasunera: 946083000

 

  • Gipuzkoa:

2019ko abenduan Gipuzkoako Batzar Nagusietan amatasun baimenen prestazioetan modu bidegabean atxikitako PFEZa itzultzeko akordioa onartzeko aurreikuspena dago. 2020ko otsailean itzulketekin hastea aurreikusi du Foru Ogasunak.

Informazio gehiagorako, deitu Gipuzkoako Foru Ogasunera: 902100040

conciliacion