Hemeroteka

Erizainak, fisioterapeutak, bizitzak erdigunean!

“Bizitzak erdigunean!” leloarekin, martxoak 8 honetan emakumeen bizitzetako alderdi, ikuspegi eta etapa guztietan berdintasuna aldarrikatuko dugu. Edozein motako diskriminazio eta indarkeria matxistaren aurka greba egingo dugu.

Aurten ere, SATSE emakumeen aldamenean dago. Osasun sistemak eta sistema soziosanitarioak pairatzen dituzten murrizketen aurrean gaude, eta guztiok merezi dugun aukera, eskubide eta baldintza berdintasuneko etorkizuna eraikitzeko lanean ari gara.

“Bizitzak erdigunean!” leloarekin, martxoak 8 honetan emakumeen bizitzetako alderdi, ikuspegi eta etapa guztietan berdintasuna aldarrikatuko dugu. Edozein motako diskriminazio eta indarkeria matxistaren aurka greba egingo dugu.
2018an gizarteak mezu argi bat jaso zuen: emakumeek hasitako borrokak ez duela atzera-bueltarik. Baina, urtebete beranduago, prekarietateaz, lanean parekotasunik ez egoteaz, etxeko lanen eta zaintza lanen erantzunkidetasun faltaz zein emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten jarraitzen dugu, besteak beste.

Euskadiko Erizaintza Sindikatutik emakumeek emakume izate hutsagatik bizi duten diskriminazio egoerarekin bukatu nahi dugu. Egunero egiten dugu lan gure lanbidearen irudi ez sexualizatu baten alde, haurdun dauden profesionalen babesaren alde, erasoen aurka, eta genero indarkeria irmoki gaitzesten dugu.

Bizitzak erdigunean
Emakumeen gain dauden zaintza lanak espazio pribatutik atera behar ditugu. Beharrezkoa da ardura hori gizarteratzea eta gizonek zein erakunde publikoek dagokien erantzukizuna zuzenean euren gain hartzea.

Horretarako, ezinbestekoa da berdintasun erreala bermatzen duten eta zaintza erdigunean kokatzen duten politika publikoak izatea. Hezkuntzan, osasungintzan, amatasunaren babesean, erantzunkidetasunean eta emakumeen aurkako edozein indarkeria mota errotik kentzera bideratutako politika batzuk.

Hori guztia gizarte gisa lortzeko modu bakarra hausnarketa bat egitea da, emakume zein gizonek ezin baitugu epel jokatu. Bultzada hartzeko hausnarketa. Aurrerapenen bat egin bada ere, ez dugu atzera egingo.
Gure borrokak aurrera darrai: martxoak 8an, emakumeok planto.

Nosotras paramos 8 marzo