GOFEren EPE 2017: Erizaina kategoriako izendapenak argitaratu dira
2020ko otsailaren 12an 19/2020 Foru Agindua argitaratu da. Horren bidez, karrerako funtzionario izendatzea onartu da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2017ko enplegu publikoaren eskaintzan karrerako funtzionario gisa sartzeko, deialdi honetan: administrazio bereziko eskala, teknikarien azpieskala, erdi-mailako teknikarien klasea, 22123 deialdia, erizaina.
Izendatutakoek hilabete bateko epea edukiko dute karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzeko, foru agindu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, epe hori hamabost egunez luza daiteke, izangaiak hala eskatu, eta eskaera hori egoki arrazoitzen badu.
Foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, edo, nahi izanez gero, berraztertzekoerrekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpena eman duen organo berean.