Hemeroteka

Kabiako egonkortze EPEa: Irekita eskaerak aurkezteko epea

Eskaera egiteko epea: 2023ko apirilaren 26ra arte

Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratua, Kabia Foru Erakunde Autonomoaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpena, egonkortzeko EPE prozesuaren deialdiari buruzkoa.

Horren bidez, eskabideak aurkezteko epea irekitzen da, hogei egun baliodunekoa, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2023ko apirilaren 26ra arte.

Izen ematea http://www.kabia.eus/eu/egonkortze-prozesuak helbidean aurkeztu beharko da eta dagokion ordainketa telematikoa egin beharko da.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren jada prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak. Hemen ikus daitezke

Kabia Gipuzkoa