Garapen Profesionala
Karrera profesionalerako izangaien behin betiko ebazpena
Lanbide-garapenaren ohiko deialdia ebazteko prozesuaren barruan, argitaratuko da, Osakidetzaren intranetean eta webgunean, 453/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapenaren ohiko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko.
Interesdunek informazio gehiago lortu ahal izango dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanbide-garapenaren aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus.
B eta C blokeetako curriculum-merezimenduak Curriculum Vitae aplikazio informatikoan aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da.
Epe horretan bertan, profesionalak bere autoebaluazioa egin ahalko du tresnaren bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 Ebazpena eta intranetean eta webgunean argitaratutako informazioa.
*Berri hau eguneratu da: https://labur.eus/UmP26