Hemeroteka

Maiatzaren 18 eta 19ko greba: Osakidetza, zure inposizioek ito egiten gaituzte!

Lanuzte egunei begira, beste protesta ekitaldi batzuk egingo dira, arrazoiak soberan ditugu, parte hartu! 

Osakidetzak mobilizaziorako bidea besterik ez digu uzten. Horregatik, SATSEtik Osakidetzako erizainei eta fisioterapeutei dei egiten diegu maiatzaren 18an eta 19an "nahikoa da!" esateko. 

Lan-gainkarga, absentzien estaldurarik eza, lan-ezegonkortasuna, karteldegien aldaketak, murrizketak, kaosa hautaketa-prozesuen kudeaketan. Osasun Sailaren jarrera salatzen ari gara, bai eta langileentzako funtsezko gaiak jorratzeko orduan izan duen negoziaziorik eza ere. 

Mahai sektoriala erabat blokeatuta dago. Osasun Sailak ez du neurri bakar bat ere proposatu lan-baldintzak hobetzeko. Are gehiago, profesionalen aurkako tratu txar sistematikoa dago. 

Motorrak berotzen! 

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 18an eta 19an bi greba-egun deitu genituen, Osakidetzaren “inposizioek ito egiten gaituztela” salatzeko. Ordura arte hainbat protesta ekitaldi antolatu ditugu. Arrazoiak soberan ditugu, parte hartu! 

GREBARA ARTEKO MOBILIZAZIOAK 

Maiatzaren 11n, 13:00etan, elkarretaratzeak San Martin osasun-zentroan (Araba), Sáez de Buruaga osasun-zentroan (Bizkaia) eta Hernaniko osasun-zentroan (Gipuzkoa). 

Maiatzak 18, grebaren 1. eguna 

Maiatzaren 19an, 2. greba eguna. 12:00 Manifestazioa hiru hiriburuetan. Abiapuntua: 

  • Andra Mari Zuria (Vitoria-Gasteiz) 
  • Jesusen Bihotza (Bilbo) 
  • Boulevard (Donostia) 
cartel movilizaciones huelga osakidetza