Ekintza Sindikala

Bilbo Basurtu ESI

Sakabanatze geografikoaren osagarria: GAZTELEKU, OTXARKOAGA, TXURDINAGA

SATSEk salatu du etxez etxeko kontsultak egiteko joan-etorriek ezin dietela kosturik ekarri lehen mailako arretako erizainei.

Mahai Sektorialaren plataforma negoziatzailearen bidez, Osakidetzako Zuzendaritzari eskatu diogu berrikus dezala LMAUen Sakabanaketa Geografikoaren Osagarria, eta ordain diezaiela, gainera, beren berezitasun orografikoengatik edo bereziki zahartutako biztanle-motagatik hitzartutakoak baino kontsulta edo desplazamendu gehiago egiten dituzten erizainei.

Era berean, Osakidetzari berretsi diogu lehen mailako arretako erizainek jasotzen dituzten osagarriak berrikusi eta eguneratu behar direla, Euskadiko lehen mailako arretako erizainak Estatuko batez bestekoaren azpitik jartzen dituzten egungo ordainsari-gabeziak zuzentzeko.

Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!