Lana

Aldaketak erreklamazio-sisteman: hautaketa- eta hornidura-prozesuak

Osakidetzaren planteamendu berria da ziurtagiri elektronikoaren bitartez bide digitaletik egitea.  Jarraian azaldu nahi dizuegu nola egin: 

Osakidetzak dinamika berri bat hartu du bere intranet korporatibotik sistema elektronikoaren bidez erreklamazioak egiteko.
 

Egiten ari diren argitalpenetan, LEP eta Garapen Profesionaleko prozesuetan, jada adierazten zaie parte-hartzaileei erreklamazioak egin behar dituztela, sistema berriari jarraituz.
Osakidetzaren planteamendu berria da ziurtagiri elektronikoaren bitartez bide digitaletik egitea.  Jarraian azaldu nahi dizuegu nola egin: 
 

1. Erreklamazio bat aurkeztu nahi dutenek Osakidetzako intranetetik egin behar dute, horretarako prestatu den aplikazio batean: https://www.osakidetza.euskadi.eus/reclamaciones-y-recursos-de-alzada/webosk00-procon/es /

Ibilbidea: OSAKIDETZA/PROFESIONALAK/ENPLEGU PUBLIKOA/EPE 20-21-22+E/ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

2. Erreklamatzeko arrazoia: menuko proposamenen artean aukeratu behar duzu.

3. Erreklamazioaren garapena eta justifikazioa: gure erreklamazioa babesten duten argudioak labur eta argi idatzi. Erreklamatutako gaiari buruzko datu objektiboak eta eduki zehatza eta espezifikoa sartu.

4. Beharrezkoa da digitalki sinatzea, bai BAK-Q bidez, bai ziurtagiri elektronikoaren bidez...

5. Ez ahaztu erreklamazioaren egiaztagiria inprimatzea, garaiz eta behar bezala aurkeztu dela frogatzeko.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan SATSEko zure ordezkariarekin, laguntzeko gaude.