Albisteak
Lana
Emandako zerbitzuak: Auzitegi Gorenaren Epaiaren ondoren berrikusi zure egunak. Lagunduko dizugu!
26.04.24 | Euskadi
Egun horiek estatutupeko langileen lan-bizitzan "HARTU GABEKO OPOR ORDAINDUAK" gisa agertzen dira, eta Auzitegi Gorenak ezartzen du egun horiek osasun-zerbitzuek emandako zerbitzu-denboratzat hartu behar direla, betiere beste kontratu batean benetako egunekin gainjartzen ez badira.
Gai horrek eragina du zure antzinatasunean eta hautaketa- eta hornidura-prozesuetan barematzen diren emandako zerbitzuetan; EPE, CTAP, barne-mugikortasuna, kontratazio-zerrendak, karrera profesionala, antzinatasuna... Zerrenden hurrengo argitalpenetan kontuan hartu behar duzu, eta zure esperientzia profesionalaren baremazioa berrikusi.
SATSEk dagoeneko eskatu dio Osakidetzari, GOFE eta GUFEri epaia aplikatzeko eta egun horiek zuzenean aitortzeko, indarrean dauden eta etorkizunean izango diren prozesu guztien merezimenduen baremazioan, eta, beraz, eskatu du kontuan hartzeko hurrengo argitalpenetan prozesu horien zerrendak.
Nola berrikusi nire zerbitzuak? (Kontsultatu intereseko dokumentua albiste honetan)
- Lortu zure lan-bizitza online esteka honetan: Categorias (seg-social.gob.es)
- Berrikusi "opor ordainduak eta hartu gabeak" kontzeptuaren datak, eta egiaztatu horiek Osakidetzak, GOFEk, GUFEk edota edozein administrazio publikoko kotizazio-kodearekin (ezk.) egindako izendapen baten ondorio direla.
- Egiaztatu data horiek ez datozela bat Osakidetza, GUFE, GOFE edo beste edozein administrazio publikoaren kontratuekin.
- Batu kontratuekin gainjartzea ez dakarten eskuinean agertzen diren egunak.
- Batu egun horiek emandako zerbitzutzat aitortuta dauzkazun egunei, eta zatitu 30 egunen artean hilabete osoak lortzeko, eta baztertu egunen hondarrak dagokion prozesuaren (bakoitzaren kriterioen arabera) hileko balioarekin biderkatu aurretik, eta egiaztatu egungo puntuazioari eragiten dion.
Egoera horretan bazaude, aztertzen lagunduko dizugu, baremazioan kontuan hartzen ez bada, zure erreklamazioa egiten. Kontsultatu zure ordezkariari!
Cómo revisar mis servicios prestados
Interesgarria izan dakizuke
28.07.23 | Euskadi
EPE 2020-21-22-E: Arazoak merezimenduak egiaztatzearekin
02.10.23 | Euskadi
Egonkortzeko EPE 20+21+22+E: Erreklamazioak eta emaitzak
01.03.24 | Euskadi