Berriak
Profesionala
EPE 20-21-22 DESGAITASUN KUPOA: Akatsen zuzenketa lortu dugu plazen esleipenean
20.02.26 | Euskadi
Uztailean, 20-21-22 EPEko desgaitasun-kupoan parte hartzen zuten hainbat lankideren kexak jaso genituen, eta ohartarazi ziguten Osakidetzak bere oinarrietan erizainen kategorian desgaitasun-kupoan 120 plaza erreserbatuko zituela iragarri arren, plaza izateko eskubidea zuten 17 hautagai ez zirela esleipendun izan.
Egoera aztertu ondoren, arrazoia zutela eta Osakidetzak lanpostu horien esleipenean akats bat egin zuela ikusi genuen.
SATSEtik gora jotzeko errekurtsoak egiten lagundu genien lankideei, eta Osakidetzako Zuzendaritzari egoeraren berri eman genion. Zuzendaritzak akats hori berretsi zuen.
Osakidetzak onartu egin ditu aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, eta orain 5 egun balioduneko epea ireki du lanpostu horien destinoak aukeratzeko.
Zu laguntzeko gaude!
Interesgarria izan dakizuke
28.07.23 | Euskadi
EPE 2020-21-22-E: Arazoak merezimenduak egiaztatzearekin
27.03.25 | Euskadi
EPE, LLII, Kontratazioko azken albisteak
01.03.24 | Euskadi