Berriak
Enplegua
EPE 2023-2024-2025 ERIZAIN ETA FISIOTERAPEUTA: Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik 2026ko uztailaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne
01.06.26 | Euskadi
Gaur, 2026ko ekainaren 1ean, EPE 2023-2024-2025 webgunean argitaratu dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duten ebazpenak, honako kategoria hauei dagozkienak:
• ERIZAINA
• FISIOTERAPEUTA
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik 2026ko uztailaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne, eta zure arlo pertsonalean EPE 2023-2024-2025 webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko duzu.
Gogorarazten dizugu betekizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko epea 15 egun baliodunekoa izango dela, ekainaren 2tik aurrera. Merezimenduak alegatzeko informazio guztia hemen.