Aktualitate
Enplegua
EPE Osakidetza 20-21-22+E.Os.Mentaleko eta Lan-Osasun Eriz.:Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak. Epea luzatzea!
03.07.23 | Euskadi
Osakidetzak honako kategoria hauetako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu enplegu publikoaren aplikazioan:
• Lan Osasun Erizaina
• Osasun Mentaleko erizaina
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Garrantzitsua!!!10 egun balioduneko epea hasten da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskakizunak eta merezimenduak alegatzeko, prozesua arautzen duten oinarri orokorren 12.1.1 puntuak adierazten duen bezala.
Baldintzak eta merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea: 3 egun baliodunetan luzatzen da 2023ko uztailaren 5etik aurrera, aplikazioa egun batzuetan geldirik egon baita.
Dokumentazioa
Ez da beharrezkoa izango Osakidetzaren informazio elektronikoan agertzen den dokumentazioa aurkeztea. Informazio horrek Osakidetzan erregistratutako informazioa izango du, honako hauei buruzkoa:
- Osakidetzan eta beste herri-administrazio batzuetan emandako zerbitzuak.
- Hizkuntza-eskakizunak.
- IT Txartelak.
- Formakuntza.
- Formakuntza.
Informazio honetan ez dauden gainerako merezimenduak aurreikusitako epean aurkeztu beharko dira.
Informazio horri buruzko erreklamazioa epe berean aurkeztu ahal izango da.
Goian, eskuinean, sartu eta bete ezazu zure NANa eta pasahitza (izena eman LEPean edo, Osakidetzako langilea bazara, indarrean daukazuna).
'Prozesua' atalean, hautatu EPE 2020-2021-22+E eta dagokion kategoria. Behealdean, 'deialdi-oharrak', kontsultatu beharreko zerrenda duen PDFa aurkituko duzu.
Jende asko sartzen ari denez, zailtasunak daude zerrendak irekitzeko.
Edozein zalantza argitzeko, galdetu zure ordezkariari, laguntzeko gaude
Interesgarria izan dakizuke
02.05.23 | Euskadi