Enplegua
EPE Osakidetza 20-21-22+E.Emagina:Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak
07.07.23 | Euskadi
Osakidetzak emagina kategorian onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu enplegu publikoaren aplikazioan.
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
GARRANTZITSUA!!!10 egun balioduneko epea hasten da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskakizunak eta merezimenduak alegatzeko, prozesua arautzen duten oinarri orokorren 12.1.1 puntuak adierazten duen bezala.
Baldintzak eta merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea: 2023ko uztailaren 7tik 2023ko uztailaren 20ra, biak barne.
Dokumentazioa
Ez da beharrezkoa izango Osakidetzaren informazio elektronikoan agertzen den dokumentazioa aurkeztea. Informazio horrek Osakidetzan erregistratutako informazioa izango du, honako hauei buruzkoa:
- Osakidetzan eta beste herri-administrazio batzuetan emandako zerbitzuak.
- Hizkuntza-eskakizunak.
- IT Txartelak.
- Formakuntza.
- Formakuntza.
Informazio honetan ez dauden gainerako merezimenduakerregistro bidezaurkeztu beharko dira aurreikusitako epean
Informazio horri buruzko erreklamazioa epe berean aurkeztu ahal izango da.
Goian, eskuinean, sartu eta bete ezazu zure NANa eta pasahitza (izena eman LEPean edo, Osakidetzako langilea bazara, indarrean daukazuna).
'Prozesua' atalean, hautatu EPE 2020-2021-22+E eta dagokion kategoria. Behealdean, 'deialdi-oharrak', kontsultatu beharreko zerrenda duen PDFa aurkituko duzu.
Jende asko sartzen ari denez, zailtasunak daude zerrendak irekitzeko.
Interesgarria izan dakizuke
12.09.23 | Euskadi
Lanbide Garapena: Ohiko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonak
02.05.23 | Euskadi