Garapen Profesionala

Hizkuntza eskakizunen 2024ko lehenengo deialdia: behin-betiko emaitzak

Emaitzak Azternet-en kontsulta daitezke. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben 2024ko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratu dira.

Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak».

Errekurtsoa

Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Informazio guztia IVAPen webgunean kontsulta daiteke.