Garapen Profesionala

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 5etik 18ra, biak barne.

Gaur argitaratu da euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2025eko lehen deialdia.Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan.

Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 5etik 18ra, biak barne.

Euskal sektore publikoko langileok AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko duzue izena.

OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.

Egutegia

  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: urriaren 1ean argitaratuko da
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko Ebazpena: urriaren 16an argitaratuko da

Informazio gehiago IVAPen webgunean