Albisteak
Garapen Profesionala
Hizkuntza eskakizunen bigarren deialdia: Eskaerak egiteko epea zabalik
Eskaerak egiteko epea irailaren 7tik 20ra egongo da zabalik
09.09.24 | Euskadi
2024. urteko hizkuntza-eskakizunen bigarren deialdia argitaratu da.
Eskabidea elektronikoki egin beharko da, eta, beraz, txartel ziurtagiri digitala beharko dute (identifikazio- eta sinadura-sistema), deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko.
Eskabideak egiteko epea irailaren 7tik 20ra izango da, biak barne.
Inskripzioa AZTERNET aplikazioaren bidez egin beharko da.
Garrantzitsua: Ez dira onartuko paperean edo goian aipatutako moduan egindako eskaerak.
Egutegia:
- Eskaerak egiteko epea: irailaren 7tik 20a, biak barne
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: urriaren 3an argitaratuko da
- Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: urriaren 17an argitaratuko da
Idatzizko azterketa
- Urriaren 26an egingo da, Barakaldoko BECen
- Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: urriaren 17an argitaratuko da
- Idatzizko azterketaren emaitzak: azaroaren 28tik ikusgai egongo dira AZTERNETen
Ahozko azterketa
- Hiru lurraldeetan egingo da, abenduaren 11n, 12an eta 13an
- Egunak, lekuak eta orduak: azaroren 28tik ikusgai egongo dira AZTERNETen
- Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: azaroaren 28tik ikusgai egongo da AZTERNETen
Emaitzak
- Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: abenduaren 30ean argitaratuko da
- Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 31tik urtarrilaren 8ra, biak barne
- Behin betiko emaitzen ebazpena: urtarrilaren 30ean argitaratuko da
Interesgarria izan dakizuke
07.11.23 | Euskadi
Osakidetzako euskara ikastaroak 2022-2023: bigarren deialdia
19.07.23 | Euskadi
2023-2024 euskara ikastaroak: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
19.04.24 | Euskadi