Garapen Profesionala

Osakidetzako Euskara Ikastaroak 2024: Eskaera egiteko epea zabalik

Izena emateko epea desberdina da lan-ordutegiaren barruko ikastaroetarako, lan-ordutegitik kanpoko ikastaroetarako eta udako ikastaroetarako. Informa zaitez!

Osakidetzak euskara ikasteko ikastaro hauen deialdia egin du:


Hizkuntza-eskakizunei buruzko ikastaroak 1-2-3-4


Deialdi honetan 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak prestatzeko ikastaroak eskaintzen dira, lan-ordutegiaren barruan zein kanpoan. 

Lanorduetako ikastaroetan izena emateko epea 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era bitartekoa izango da, biak barne. 

  • Barnetegiak 
  • Egunero 5 orduko trinkoa 
  • Egunero 2 ordu 
  • 4.HE (aurrez aurrekoa) 

Lanorduz kanpoko ikastaroetan izena emateko epea 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 26ra bitartekoa izango da, biak barne. 

  • Aurrez aurrekoa 
  • Autoikaskuntza on-line 
  • 4.HE (aurrez aurrekoa) 

 

2024ko udako ikastaroak

Udako ikastaroak lanorduz kanpo egiten diren aurrez aurreko ikastaroak dira, 5 ordukoak edo barnetegiak, eta uztailean, abuztuan edo irailean egiten dira. Ikastaroen eskaintza ezagutzeko euskaltegietan eta barnetegietan galdetu behar da.

Eskaera egiteko epea: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era bitartean, biak barne.

Eskaera telematikoa izan behar da. Telematikoki egitea ezinezko den kasuetarako, eskaera-orria.

Informazio gehiago Osakidetzako Intranetean