Lana
Jabetza-hartzeak eta POUren gaitasun-ziurtagiria
23.01.26 | Euskadi
EPEko plazen esleipen-zerrendak argitaratu ondoren eta profesionalak lanean hasten direnean, SATSE EUSKADIk gogorarazten dizu lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa dela zure POUko (Prebentzioko Oinarrizko Unitatea) gaitasun-ziurtagiria izatea.
Ziurtagiri hori nahitaezko baldintza da, eta haren ematea Osasun Batzorde Korporatiboak ezarritako irizpideen araberakoa izango da.
Noiz egin behar da osasun-azterketa?
POUk kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, eta gaitasun-ziurtagiria eman aurretik osasun-azterketa egin behar den ala ez erabakiko du.
🔹 Osasun-azterketa beharrezkoa izango da honako egoeretan:
- Aldi baterako ezintasun-egoeran (ABE) egon bazara.
- Une honetan jardunean ez bazaude.
- Aurretik osasun-azterketarik egin ez baduzu.
🔹 Ez da osasun-azterketarik beharko, baldin eta:
- Jardunean bazaude.
- Ez bada aldi baterako ezintasunik egon.
- Indarrean dagoen aurreko gaitasun-ziurtagiria badaukazu.
Lanpostuaz jabetzeko lekua
SATSE EUSKADIk gogorarazten dizu jabetza-hartzeak dagokien ESIetan egiten direla.
Hala ere, ESI batzuetako POUetan egiten ari diren berrantolaketen ondorioz, baliteke osasun-azterketa egiteko zure lanpostua hartuko duzun ESIa ez den beste ESI batera deitzea. Egoera hori administratiboa da, eta ez du eraginik esleitutako plazarako duzun eskubidean.
Lanpostuaz jabetzeko epea luzatzea
Aldi baterako ezintasun-egoeran, amatasun-lizentzian, haurdunaldian edo bestelako egoera berezietan bazaude, lanpostuaz jabetzeko epea luzatzeko eskubidea duzu. Horretarako, zure Pertsonen Zuzendaritzari jakinarazi beharko diozu, egoera behar bezala jasota gera dadin eta kudeaketa egokia egin dadin.
SATSE EUSKADI zurekin dago
Zure egoerari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan SATSE EUSKADIko zure ordezkariarekin.
Prozesu osoan zuri laguntzeko gaude.
Interesgarria izan dakizuke
20.12.23 | Euskadi
Osakidetzaren 2023ko Gizarte Funts Ekonomikoaren diru-laguntzak
21.12.23 | Euskadi