Enplegua

Osakidetza: Behin betiko esleipenaren argitalpena 2023ko martxoa

Dagokion destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena maiatzaren 22ko EHAAn argitaratuko da
logotipo de traslados

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian argitaratu dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak. Ebazpen horietan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta destinoen behin betiko esleipena jasotzen dira. Hona hemen kategoriak: 

  • Erizaina 

  • Fisioterapeuta 

  • Emagina 

  • Labora Osasuneko erizaina 

  • Osasun mentaleko erizaina 

 

Zerrendak Osakidetzaren webgunearen eremu pribatuan kontsulta daitezke, eta ebazpena eremu publikoan: https://hh-sp.osakidetza.eus/B96/home_usuario.xhtml 

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Destinoak esleitzeko behin betiko ebazpena maiatzaren 22ko EHAAn argitaratuko da

Egun horretatik aurrera, hiru egun baliodun izango dira betetzen ari ziren lanpostua uzteko. 

Lanpostuaz jabetzeak, oro har, destinoan sartzea dakar, eta epe hauek izango ditu: 

  • Lanpostua utzi eta hurrengo hiru egunetan, plazak herri berean badira. 

  • Bost egun, EAEn beste herri bat bada 

  • Hilabete, osasun-sistema aldatzen badu edo zerbitzu aktibora itzultzen bada. 

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure SATSEko ordezkariarekin. Laguntzeko gaude!