Enplegua

Osakidetzako kontratazio-zerrendak: errekurtsoen berrikuspena

Osakidetzak iragarki bat argitaratu du kontratazio-zerrendetan antzemandako akatsak berrikusten ari dela argitzeko

Osakidetzak iragarki bat argitaratu du bere webgunean, kontratazio-zerrendak eguneratzean antzemandako akatsen ondorioz aurkeztutako idazki eta errekurtso guztiak banan-banan berrikusten ari dela iragartzeko: zentroak aukeratzea, puntuazioa, baztertuak, etab.

Esan duenez, kasuak konpondu ahala, kontratazio-sisteman zuzenduko dela eta zuzenketa hori APPan ikusi ahal izango dela.

Erizaintzako zerrendak maiatzaren 13an argitaratu ziren, eta webgunean argitaratutako oharraren arabera, ekainaren 16ra arteko epea dugu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Zure egoera zuzendu ez dela antzematen baduzu, jarri harremanetan zure ordezkariarekin epe horretan.

Informatzen jarraituko dugu.