Garapen Profesionala

SATSE Euskadik karrera profesionalaren beste epai bat irabazi du, langileen gehiegizko baldintzengatik

Sindikatuak lortu du justiziak langileei arrazoia ematea eta Osakidetza behartzea B1 taldearen deialdia berriro irekitzera

SATSE Euskadik aldeko epai berri bat lortu du Osakidetzako langileen defentsan, 2022ko karrera profesionalaren ohiko deialdian ezarritako gehiegizko baldintzak salatu ondoren.

Karrera profesionala langileek beren lan- eta lanbide-garapenean aurrera egiteko duten eskubidea da. Hala ere, SATSEk errekurtsoa jarri zuen auzitegietan, uste baitzuen Osakidetzak, justifikaziorik gabe, mugatu egiten zuela haren aitorpena eta indarrean dagoen araudian aurreikusi gabeko baldintzak ezarri zituela.

Epaiak Osakidetza kondenatzen du B1 taldeko langile guztiei zuzendutako deialdia egiteko epe berri bat irekitzera. Epaia irmoa da, eta, horregatik, Osakidetzari eskatu diogu bete dezalaizan ere, pertsona batzuk ez ziren aurkeztu, oker ezarritako baldintzak betetzen ez zituztelakoan, eta orain horretarako aukera izan behar dute.

SATSE Euskadik zure eskubideak defendatzen jarraituko du 2023ko eta 2024ko ohiko deialdietan ere.

Informatzen jarraituko dugu!