Lana

SATSEk beste borroka judizial bat irabazi du Osakidetzaren aurka, karrera profesionaleko soldata-desberdintasunen inguruan

Auzitegi Gorenak atzera bota zituen Osakidetzak jarritako lehenengo bi kasazio-errekurtsoak, eta, beraz, euskal erakunde publikoak atzera egin du gainerako 17etan, bide judiziala agortuz

2023ko urtarrilean, SATSE Erizainen Sindikatuak karrerako atzerapenak erreklamatzeari ekin zion Osakidetzaren aurrean, garapen profesionaleko osagarria oker ordaintzen ari zela ikusi baitzuen; izan ere, nominan hilero kobratzen den kontzeptu horren zenbatekoa gaizki kalkulatuta dago. 

Ekainaren 5ean, Auzitegi Gorenak onartu egin zituen SATSEren alegazioak, eta atzera bota zituen Osakidetzak jarritako lehen kasazio-errekurtsoak. 

Ekainaren 28an, Auzitegi Gorenak jakinarazi digu Osakidetzak atzera egin duela Gasteizko 1 eta Bilboko 4 zenbakiko administrazioarekiko auzien epaitegien epaien aurka jarritako gainerako 17 kasazio-errekurtsoetan. 

Horrek Osakidetzarentzat Auzitegi Gorenaren bide judiziala behin betiko ixtea dakar. 

Albiste bikaina

Horrela, SATSEk borroka irabazi dio Osakidetzari Auzitegi Gorenean ebatzi gabe zeuden prozeduretan, garapen profesionaleko osagarriaren soldata-aldeak ordaintzeari dagokionez. 

Bilbo, Gasteiz eta Donostiako epaitegietan oraindik prozedura judizial ugari daude irekita garapen profesionalaren osagarria zuzen ordaintzeko etengabeko borroka honetan, baina, zalantzarik gabe, albiste bikaina da. 

Horri buruzko edozein berritasunen berri emango dizuegu, eta, zalantzarik izanez gero, galdetu zure ordezkariari