Ekintza Sindikala

Uribe ESI

Kontratazio-zerrenda espezifikoak eguneratzeko lozorroa

Lortu dugu!

Beste behin ere, Osakidetzak EZ DU BETETZEN bere Kontratazio Akordioa, eta Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden azken eguneratzean, 2024ko abuztuaren 6an, ez ziren argitaratu erizaintzako zerrenda espezifikoen eguneratzeak.

Horrek ezinegon eta kalte handia eragin die zerrenda horietan sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei.

Horren aurrean, SATSEk:

  • Pertsonen Zuzendaritzan azaldu genuen egoera hori.
  • ERREKLAMAZIO bat aurkezten diogu ESIko Pertsonen eta Gerentziaren Zuzendaritzari, zerrenda horiek berehala eguneratu eta argitaratzeko eskatuz.

Arazo hori ahalik eta azkarren konpontzeko Zuzendaritzaren konpromisoa lortu dugu.

Zure eskubideen alde borrokatzen dugu! Informatzen jarraituko dugu.