Profesionala

SATSEk mobilizaziora deitu du Osakidetzaren aldetik erizaintzarekiko tratu txarren aurrean

Azterketa berria egiteko hilabete baino gutxiago falta denean, Osakidetzak ez du bere konpromisoa betetzen eta ez du aurreko EPE ebazten. Milaka erizain behartuta daude beren bizitza "hankaz gora" jartzen duen azterketa bat prestatzera, agian plaza finkoa dutenean. Nazkatuta gaude, parte hartu!

Euskadiko Erizainen Sindikatuak mobilizaziora deitu du Osakidetzak erizainekiko duen errespetu faltagatik. Erizain kategoriako Lan Eskaintza Publiko berriaren azterketa egiteko hilabete baino gutxiago falta denean, Osakidetzak ez du bere hitza bete eta ez du oraindik aurreko EPEa ebatzi. Kategoria gehienak argitaratu dira, erizainarena izan ezik, eta hori guztiz diskriminatzailea iruditzen zaigu.

Horrela, erizaintzako milaka profesional behartuta egon dira tasak ordaintzera eta hilabeteetan ikastera, aurreko prozesuan plazarik lortu duten jakin gabe. Ez da bidezkoa ahalegin handi hori egin behar izatea, bizitza pertsonala eta familiarra alde batera utzita, agian plaza finkoa dutenean eta beste azterketa bat prestatzea beharrezkoa ez denean.

SATSE Euskadik gogorarazi du hilabeteak daramatzatela mobilizatzen eta Osakidetzari eskatzen EPE honen ebazpena azkartzeko eta 2018-19ko EPEko hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko.

Elkarretaratzeak, protestak eta 12.000 sinadura baino gehiago bildu ditugu, Osakidetzak prozesu hau konpontzeko baliabide material eta giza baliabide guztiak jar ditzan. Hala ere, Osakidetzak, berriz ere, ez du hitza betetzen. 

Horregatik guztiagatik, SATSEk protesta gehiago antolatu ditu eta erizainei dei egiten die protesta horietan modu masiboan parte har dezaten:

  • Gaur, irailak 8, kontzentrazioa egingo da Donostia Ospitalean
  • Irailak 11, astelehena: kontzentrazioa Basurtuko Ospitalean, 11:00etan (kanpoko kontsultetarako atea).
  • Irailaren 13an, asteazkena, elkarretaratzea Txagorritxuko Ospitalean, 11: 00etan
  • Datorren ostegunean, irailak 14, 11:00etan, sindikatuak beste protesta bat deitu du Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentralen aurrean.

Berriro ere, argi eta garbi esan behar diogu Osakidetzari nazkatuta gaudela kudeaketa txarrarekin eta langileen aurkako tratu txarrekin.

Nazkatuta gaude, parte hartu!