Hemeroteka

Azaroak 25

“Seinaleak II” lagungarri izango da erizainek genero-indarkeria hauteman eta saihestu dezaten

Euskadiko Erizaintza sindikatuak ziber-indarkeriari buruzko komiki bat banatuko die profesionalei. Erizaintza agente garrantzitsua da emakumeenganako indarkeriaren prebentzioan. 

Bilbo, azaroak 24. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna delarik, Euskadiko Erizaintza Sindikatuak “Seinaleak II” komikia banatuko die profesionalei. Argitalpenaren helburua erizainek eta fisioterapeutek gazteen artean ematen den gizarte-gaitza saihesten laguntzea da. Sindikatuak 4.000 ale baino gehiago argitaratu ditu eta horien banaketari ekingo dio Osakidetzako ospitaletan zein lehen mailako arretan lan egiten duten profesionalen artean. 

“Seinaleak II” Seinaleak komikiaren bigarren atala da eta, oraingo honetan, emakume gazteenganako ziber-indarkerian oinarritu da istorioa. Hizkuntza fresko eta hurbila erabiliz, gazteek sarean bizi ditzaketen antzeko egoerak azaltzen dira. Bikotearen arteko harremanetan jarrera onargarriak eta onartezinak identifikatzen ikastea oinarrizkoa da, horien aurrean erantzuteko gai izateko. Horregatik, “Seinaleak II” komikiak bere aurrekariaren titulua mantendu du. 

Gaur egun, gazteek ezinbesteko garrantzia ematen diote Internet eta gizarte sareei haien bizitza pertsonaletan. Mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu. Teknologia berriek arazoak ekar ditzakete: bizitza pertsonalaren erakusketa eta, hargatik, pribatutasun-arriskuak. Arazo horiek dira domeinu eta kontrol harremanen, gehiegizko jelosiaren, jazarpenaren, apalkuntza publikoaren... lehen seinaleak.

Komikiaren helburua sarearen bitartez egiten diren indarkeriak salatzea eta gazteei mezu alternatibo bat helaraztea da. Maitasun erromantikoa inguratzen duten mito batzuk desmuntatzeko, jarrera kritikoa sustatzeko, beren intimitatea kontrolatzeko eta besteenagatik errespetua sustatzeko mezua, alegia.

 Erizainaren papera 

Emakumeenganako indarkeria handitzen doan osasun-publikoko arazo larria da. Izan ere, indarkeria hori jasaten duten emakumeek, arazo larriak pairatzen dituzte haien osasun fisikoan, mentalean eta sexualean. Arazo ohikoenen artean ondorengoak aipatu daitezke: zefaleak, depresioa, trauma osteko estresak eragindako arazoak, insomnioa, elikadura-arazoak edo sufrimendu emozional handia. “Horregatik, oso garrantzitsua da erizainak, emaginak eta fisioterapeutak indarkeria mota hori hautemateko gai izan daitezen”, adierazi du SATSEk.

SATSEren aburuz, erizaintzaren kolektiboa aproposa da gizarte-gaitz horren hautemate eta prebentzioan, kontsultategien sarbide-erraztasuna eta pazientearekiko harreman zuzenagatik. “Komikian deskribatzen diren egoerak ikusi ostean, haien burua identifikaturik ikusten duten nerabeek senitarteko edo lagunen batekin hitz egitea espero dugu. Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin harremanetan jarri daitezke 945 016 230 telefonora deituz edo, zergatik ez, haien Erizainari galde diezaiokete.

 Lankidetza erakundea 

Sindikatuak konpromiso tinkoa dauka benetako berdintasunarekin eta, horregatik, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea dela aitortu du. Zentzu horretan, 2013an, Seinaleak komikia argitaratu zuen eta jadanik Erizaintzaren 200 profesional inguru prestatu ditu emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko. 

  • Vídeo. SATSE Euskadik egun horretarako prestatutako BIDEOA. Bideoa ikusi
comic señales2 bilbao (3)