Hemeroteka

Grebaren erabateko arrakasta Arabako landa eremuko Lehen Mailako Arretan

Greba honen arrakasta Arabako ESIaren Zuzendaritzaren aldetik jasotzen duen etengabeko tratu txarrak sortzen duen ondoezaren ondorio da

SATSE, SME, ESK, LAB, UGT, CCOO eta SAE sindikatuek eskerrak eman dizkiete langileei Arabako Landa Eremuan deitutako grebaren arrakastagatik.

Ditugun datuen arabera, Zuiako iparraldean langileen % 85ek bat egiten du grebarekin (5 mediku, 3 erizain eta Administrazio eta Garbiketa Arloko langileak).

Valles I eta Valles II enpresetan langileen % 100 atera da grebara; Lautadan, berriz, % 71.

Greba honen arrakasta Arabako ESIaren Zuzendaritzaren aldetik jasotzen duen etengabeko tratu txarrak sortzen duen ondoezaren ondorio da. Izan ere, zuzendaritzak bere irizpideak inposatzea baino ez du bilatzen, langileekin eta haien ordezkariekin negoziatzeko edozein aukera ukatuz.

SATSEk, SMEk, ESK-k, LABek, UGTk, CCOOk eta SAEk Arabako Landa Eremuko Lehen Mailako Arretako langileen bidezko borroka babesten eta bultzatzen jarraituko dugu, haien lan-eskubideak eta gure Osasun Publikoa defendatzeko.

huelga zona rural alava