Hemeroteka

1.051 plazen deialdia

Otsailak 10, EIR azterketa berriaren data

Hautaproban parte hartzeko eskaeren epea 2017ko irailaren 19tik 28ra egongo da zabalik

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Ministerioak EIR azterketaren deialdi berria egin du 2018ko otsailaren 10erako. Guztira, osasun-prestakuntza espezializatutako 1.051 plaza eskainiko dira datorren urtean.

Deitutako 1.051 plazetatik, 375 Erizaintza Obstetriko-ginekologikoenak (emaginak) dira; 193 Osasun Mentaleko Erizaintzarenak; 18 Laneko Erizaintzarenak; 128 Erizaintza Pediatrikoenak; 316 Familia eta Komunitateko Erizaintzarenak; eta 21 Erizaintza Geriatrikoenak.

Hautaproban egin beharreko ariketak erantzun anitzeko 225 galdera izango ditu (gehi erreserbako 10 galdera) eta bost orduko iraupena izango du.

Mozketa-nota hamar azterketa onenetatik ateratako batezbesteko aritmetikoaren %35ean ezarriko da. Alegia, hamar nota onenen ehuneko 35etik gorako emaitzak ateratzen dituztenek hautaproba gaindituta izango dute. Gainontzeko pertsonak baztertuak izango dira eta ez dute ordena-zenbakirik eskuratuko. Guztizko notan, azterketaren balioa %90ekoa da eta espediente akademikoak %10 balio du.

Justizia Ministerioaren Sexu Delituen Erregistro Zentraleko ziurtagiri negatiboa edukitzeko baldintza mantentzen da, hau da, plaza lortzen duenak sexu-erasoei lotutako delituengatik zigor-epairik izan ez duela egiaztatu behar du.

Espainiako Aldizkari Ofizialean deialdiaren Agindua argitaratu ostean, eskaerak aurkezteko epea irailaren 19an zabalduko da hilaren 29ra arte. Jarraian, Osasun Ministerioak onartutako egutegia kontsulta dezakezu:

  • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2017ko azaroaren 14tik aurrera.
  • Onartutakoen behin-betiko zerrenda: 2018ko urtarrilaren 9tik aurrera.
  • Azterketaren data: 2018ko otsailak 10, larunbata.
  • Erantzun zuzenen orria argitaratzea: 2018ko otsailaren 13tik aurrera.
  • Erantzun zuzenen orria erreklamatzeko epea: 2018ko otsailak 14, 15 eta 16.
  • Aurkeztutako erreklamazioak ebazteko Batzorde Kalifikatzaileen Bilera: 2018ko otsailak 28.
  • Behin-behineko emaitzen zerrenda: 2018ko martxoaren 6tik aurrera.
  • Behin-betiko emaitzen zerrenda: 2018ko apirilaren 3tik aurrera.
  • Plazak emateko ekintzak: 2018ko apirilaren 17tik aurrera.
  • Plazak hartzeko epea: 2018ko maiatzak 24 eta 25.

2017/2018ko hautaprobaren deialdiari buruzko informazio orokorra Osasun Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke.

prueba-eir