Enplegua

Osakidetza: Erizaintza kategoriarako Eskaintza telematikoa

Izena emateko epea: 2023ko azaroaren 7ko 08:00etatik 2023ko azaroaren 13ko 14:00etara.
Enfermera consultando tablet

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez, bitartekotasunen eskaintza egingo da, lan egiteko prestdauden2021eko kontratazio-zerrenda luzeetandauden pertsonei zuzenduta, kategoria honetan: Erizaina

Prozedura horrek Erabaki honi jarraitzen dio: 2021eko uztailaren 21eko Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetzan aldi baterako kontratazio-zerrendak egin eta kudeatzeko dena (Osakidetzaren webgunean argitaratutako Erabakia, aldi baterako kontratazioari dagokion atalean: Aldi baterako kontratazioa - Profesionalak - Osakidetza (euskadi.eus)

Eskainitako izendapenak

Destinoak aukeratzean:

Nori eskainiko zaion

Izendapen luzeen kontratazioko zerrendan dauden eta lanerako prest dauden pertsona guztiek nahi dituzten izendapenak aukeratu ahal izango dituzte, eta hautaketa horretan eskainitako lanpostuak zein lehentasun-ordenaren arabera aukeratu dituzten adierazi beharko dute. Aipatu beharra dago, eskaintza hau 2021eko behin betiko kontratazio-zerrendak argitaratu ondoren egiten den lehenengoa izanik, berez,zerrendako pertsona guztiak daudela lanerako prest.

Destino-aukeraketa

  • Hautagai gisa izena emanda dauden zerbitzu-erakundeetanbakarrikaukeratu ahal izango dituzte destinoak.
  • Bete nahi dituzten destinoak soilik aukeratu behar dituzte (ezin izango diote uko egin esleitutako destinoari). Hautagaiek ezdituzte nahitaez aukeratu behar izena emanda dauden zerbitzu-erakundeko edo zerbitzu-erakundeetako destino guztiak, ofiziozko esleipena egiten zaien zein ez (aurrerago azaltzen da hori).

Gaitasuna betetzen duten destinoak SOILIK aukeratzea:dagokien Prebentzioko Oinarrizko Unitateak emandako ziurtagiria indarrean duten pertsonek, non jasoko baitagai direla, oharrak eginda, gaitasuna duten destinoak baino ez dituzte aukeratu beharko.

Epea

Eskaera Osakidetzaren webgunearen bidez egin ahal izango 2023ko azaroaren 7ko 08:00etatik 2023ko azaroaren 13ko 14:00etara.

Egun eta ordu horretatik aurrera ezin izando da eskaerarik egin.

Arazoak eta gorabeherak jakinarazteko kontaktua honako hau da: 2021lp-lc@osakidetza.eus