Enplegua

Hizkuntza eskakizunen lehen deialdia 2024: Behin-behineko emaitzak

Idatzizko azterketa eta ahozko azterketa erreklamatzeko epea ekainaren 29tik uztailaren 5era bitartekoa da, biak barne

IVAPen web-orrian argitaratu dira hizkuntza-eskakizunen lehenengo deialdiaren behin-behineko emaitzak. 

Interesdun bakoitzak Azternet-en kontsultatu beharko ditu bere proben behin-behineko emaitzak: < Hizkuntza-eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak». 

Erreklamazioak eta behin betiko emaitzak 

Erreklamazio bat aurkeztu nahi izanez gero, adierazitako epearen barruan egin beharko da, Azternet bidez: «Eskabideak < Hizkuntza Eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2024-01-19) < Erreklamazio/errekurtso berria. 

Erreklamatzeko epea (idatzizko azterketa eta ahozko azterketa): ekainaren 29tik uztailaren 5era, biak barne. 

IVAPeko ebaluazio-arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasu bakoitzaren arabera), eta berrikuspenaren emaitza (Gai/Ez gai) behin betiko emaitzekin jakinaraziko da. 

IVAPek ez du zuzenketari buruzko azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek egiten duen ebaluazio-mota ziurtapen-erakunde bati eta ziurtapen-prozedura bati dagokiona da; hau da, barnekoa (ebaluazio batutzailea) eta ez kanpokoa (prestakuntza-ebaluazioa). 

Informazio gehiago