Aktualitate
Garapen Profesionala
Ezagutu zure Indarguneak: Erizain eta Fisioterapeutentzako Coaching Ikastaroa. Eraldatu zure bizitza profesionala eta pertsonala SATSE Euskadirekin!
16.09.24 | Euskadi
SATSE Euskadik zaindu egin nahi zaitu, eta zure potentzial handiena garatzeko eta zure ongizatea hobetzeko diseinatutako Coaching Ibilbidea eskaintzen dizu. Asteazkenero, 16:00etatik 19:00etara, SATSE Bizkaiaren egoitzan, urriaren 2tik abenduaren 18ra.
Zer ikasiko duzu?
Erizain, espezialista eta fisioterapeutei zuzendutako ikastaro honek funtsezko tresnak eskainiko dizkizu beldurrak identifikatu eta gainditzeko, konfiantza indartzeko eta zure sormena desblokeatzeko. Cayetana Pereda coach eta irakasle adituaren gidaritzapean, zure ideiak ekintza zehatz bihurtzen ikasiko duzu, zure bizitza profesionalean zein pertsonalean.
Zergatik parte hartu?
Tailer hau zuretzat pentsatuta dago, inoiz sentitu baduzu zeure buruaz gehiago eman zenezakeela edo zure ametsak eta nahiak tintontzian geratzen badira. Hori aldatzeko ordua da! Ikuspegi sortzaile eta praktiko baten laguntzarekin, saio bakoitzak zure garapen pertsonalean maila bat gehiago igotzen nola laguntzen dizun ikusiko duzu.
Ikastaroaren xehetasunak:
- Datak: urriaren 2tik abenduaren 18ra (asteazkenero)
- Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara.
- Lekua: SATSEren Bizkaiko egoitza (Garellano plaza 14, atzealdea, Bilbo)
- Fidantza: 50 €afiliatuentzat (fidantza itzulgarria); 300 €afiliatu gabeentzat.
- Plaza mugatuak: 20 pertsona, sindikatuko antzinatasunaren arabera lehentasuna dutenak.
Ez galdu aukera!
Izen-emateak irailaren 18ra arte zabalik. Gorde zure plaza eta eman lehen urratsa zure potentzial handiena lortzeko. Izena emateko edo zure egoera ezagutzeko, bisitatu esteka hau.
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi