Albisteak
Garapen Profesionala
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi
Laguntza hauek zentro ofizialetan edo homologatuetan egindako ikasketa akademikoak jasotzen dituzte, langileak Osakidetzako lanpostu funtzionalen barruan gora egin ahal izateko:
• Ikastetxe ofizialetako hizkuntzen eta informatikaren ikastaro eta ikasketetarako laguntza-eskabideak.
• Etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak, osasun-arloaren barruan, zentro edo erakunde nazionaletan, bai alderdi klinikoei eta ikerketari dagokienez, bai kudeaketa- eta administrazio-alderdiei dagokienez.
• Osakidetzak antolatutako eta ospitaleari eskainitako ikastaroak.
• Lehen egile gisa komunikazioa edo posterra duten eta onartua izan den kongresu eta/edo sinposioetara joatea.
• 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikasketetarako laguntzak
Baldintzak:
ARABA ESIko langile izatea, lan-izendapenarekin, estatutupeko izendapen finkoarekin, bitarteko izendapenarekin, prestatzen ari diren profesionalekin (EIR, BAME, BAPE...), ordezkoekin edo 6 hilabetetik gorako behin-behineko kontratuekin 2023an, ARABA ESIn.
Eskaerak:
2023ko azaroaren 13tik 2023ko abenduaren 15era
Eskaera bete eta Arabako ESIaren intranetaren bidez aurkeztea.
Eskabidea telematikoki bidali aurretik, eskatzaileak kopia bat inprimatuko du. Kopia hori behar bezala sinatu eta erregistratu beharko da, edozein erregistrotan (Txagorritxu-Beheko solairua edo Santiago-2.aC) behar den nahitaezko gainerako dokumentazioarekin batera.
Garrantzitsua!
2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikasketetarako laguntzak
Interesgarria izan dakizuke
22.09.23 | Euskadi
Berdintasun-pilulak, Ezagutu zure eskubideak!
15.05.23 | Euskadi