Enplegua

GUFE: Erizainen EPErako onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratu dira

Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

null

Onartutakoen eta baztertutakoen ebazpena eta behin betiko zerrendak argitaratu dira IFASen web orrian (iragarkiak/arlo pertsonala), bai eta epaimahaiaren izendapena ere.

Erreklamatzeko epea: Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio GUFEko gerenteari, hilabeteko epean, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Probak egiten diren egunean aurkeztutako errekurtsoa ebatzi ez bada, izangaiek azterketa egin ahal izango dute, baina horrek ez du baliorik izango aipatutako errekurtsoa ezetsiz gero.

Azterketa gogorarazteko: Lehenengo eta bigarren ariketa 2024ko apirilaren 18an (osteguna) egingo da, 09:00etan, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko (BEC) Luxua aretoan. Azterketara indarrean dagoen NAN/AIZ eta boligrafoa eraman beharko dira.