Albisteak
Garapen Profesionala
Osakidetza: Hizkuntza eskola ofizialeko matrikularen diru-laguntza
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 14tik 24ra izango da
14.11.23 | Euskadi
Hizkuntza-eskola ofizialetako 2022-2023 ikasturteko matrikularen dirulaguntzak jasotzeko deialdia ezartzen duena argitaratu da
Eskaera egiteko epea: 2023ko azaroaren 14tik 24ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera egitean, interesatuek agiri hauen kopiak ere erantsi beharko dituzte:
- Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
- Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela. Eskola agiri ofizialaren ordez, azterketa egin izanaren bertaratze agiria aurkez daiteke.
- Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.
Baldintzak
Pertsona interesdunek bete beharreko baldintzak:
- Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2022ko urriaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean.
- Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egin izana 2022-2023 ikasturtean.
- Ikastaroa osorik bukatzea.
- Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2022-2023 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortuta izatea.
Informazio gehiago eta eskarareak Osakidetzako intranet korporatiboan
Garrantzitsua
Eskaerak egiteko epea 2023ko azaroaren 14tik 24ra, biak barne, izango da
Informazio gehiago eta eskarareak Osakidetzako intranet korporatiboan
Interesgarria izan dakizuke
16.10.23 | Euskadi
Formación Euskadi: Autodefentsa feminista
07.11.23 | Euskadi