Albisteak
Garapen Profesionala
Osakidetzako karrera profesionala: mailen behin betiko esleipena
22.11.24 | Euskadi
Gaur argitaratu da EHAAn 1523/2024 Ebazpena, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, garapen profesionalaren maila aitortzeko eskabideak ebatzi eta garapen profesionalaren mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen duena.
Erreklamatu duten pertsonek Osakidetzaren garapen profesionalerako aplikazio informatikoan ikusi ahal izango dute erantzuna, https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean.
Azaroko nominan aitorpen hori ordainduko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, abenduaren 23ra arte.
Osakidetzaren ohiko galderen dokumentua kontsulta dezakezu
Interesgarria izan dakizuke
30.01.24 | Euskadi
Hizkuntza eskakizunen 2023ko bigarren deialdia: behin-betiko emaitzak
05.02.24 | Euskadi