Garapen Profesionala
Karrera profesionalerako izangaien behin betiko ebazpena
30.10.23 | Euskadi
Garapen Profesionala
Lanbide Garapeneko deialdi arrunta ebazteko prozesuaren barruan, intraneten eta Osakidetzaren webgunean argitaratu da 1357/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, garapen profesionaleko deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen duena.
Interesdunak informazio gehiago eskura dezake Osakidetzaren garapen profesionalerako aplikazio informatikoan
Garrantzitsua
Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik, hau da, 2023ko urriaren 31tik abenduaren 1era, hilabeteko epea ematen da B eta C blokeetako curriculum-merezimenduak Curriculum Vitae aplikazio informatikoan alegatzeko.
Autoebaluazioa
Epe horretan bertan (2023ko urriaren 31tik abenduaren 1era), profesionalak bere autoebaluazioa egin ahal izango du tresnaren bidez. Prozesua Osakidetzako Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoaren bidez baino ezin izango da egin.
• Autoebaluazioa borondatezkoa da
• Autoebaluazio-fitxa Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoan soilik dago eskuragarri.
• Autoebaluazio-fase honetan parte hartzea borondatezkoa da. Hala ere, parte hartzea gomendatzen da
Autoebaluazioari buruzko informazio gehiago