Garapen Profesionala
SATSE Euskadik karrera profesionalaren beste epai bat irabazi du, langileen gehiegizko baldintzengatik
12.11.25 | Euskadi
SATSE Euskadik aldeko epai berri bat lortu du Osakidetzako langileen defentsan, 2022ko karrera profesionalaren ohiko deialdian ezarritako gehiegizko baldintzak salatu ondoren.
Karrera profesionala langileek beren lan- eta lanbide-garapenean aurrera egiteko duten eskubidea da. Hala ere, SATSEk errekurtsoa jarri zuen auzitegietan, uste baitzuen Osakidetzak, justifikaziorik gabe, mugatu egiten zuela haren aitorpena eta indarrean dagoen araudian aurreikusi gabeko baldintzak ezarri zituela.
Epaiak Osakidetza kondenatzen du B1 taldeko langile guztiei zuzendutako deialdia egiteko epe berri bat irekitzera. Epaia irmoa da, eta, horregatik, Osakidetzari eskatu diogu bete dezala; izan ere, pertsona batzuk ez ziren aurkeztu, oker ezarritako baldintzak betetzen ez zituztelakoan, eta orain horretarako aukera izan behar dute.
SATSE Euskadik zure eskubideak defendatzen jarraituko du 2023ko eta 2024ko ohiko deialdietan ere.
Informatzen jarraituko dugu!
Interesgarria izan dakizuke
19.12.23 | Euskadi
Lortu zure unibertsitate aditua SATSE Bizkaiarekin: Plaza mugatuak!
20.12.23 | Euskadi
Osakidetza: Prestakuntzarako laguntza-programaren ebazpena
03.07.24 | Euskadi