Prentsa oharrak
Osasun Politika
"Osakidetzak dinamika zaharrei eutsi die ikasturte berri honetan, ez dago negoziaziorik"
29.09.23 | Euskadi
Euskadiko Erizainen Sindikatuak elkarretaratzea egin du Osakidetzako mahai sektoriala dela eta, Zerbitzu Zentralen aurrean, Euskal Osasun Zerbitzuak bere plantillarietengabe ematen dion tratu txarra eta negoziazio ezasalatzeko.
SATSEren ustez, Osakidetzak negoziaziorik ezaren eta aldebakartasunaren dinamika zaharrei eusten die ikasturte berri honetan. "Langileen Lan Baldintzen Akordioa 14 urte baino gehiago berritu gabe egon ondoren, sindikatuok negoziatzea eskatu dugu. Hala ere, Osakidetzak kendu egin du gai-zerrendatik, eta uko egin dio gai horri heltzeari, ondorio larriak baititu bere langileen lan-baldintzetan ", azaldu du SATSEk.
Negoziaziorik eza horren ondorioz, salagarria da Osakidetzak irekita dituen hautaketa-prozesuetan profesionalak jasaten ari diren anabasa. Pertsona askoren bizitza hankaz gora jarri duen eta garaiz konpondu ez den eskaintza publiko bati EPE prozesu berrian sortu diren arazoak gehitu behar zaizkio, kontraesanak baitaude oinarrien interpretazioan eta zailtasunak dokumentazioaren erregistroetan.
"Gainera, salatu nahi dugu azterketa egiteko zailtasunak izan dituzten pertsonak ere egon direla,Osakidetzak ez baitu kontuan hartzen oposiziogileen dibertsitate funtzionala, eta uko egiten baitio azterketa egokitzeari", azaldu dute.
Beltzez jantzi
Mahaian jorratutako gaien artean, SATSEk Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzuarenbehin-behinekotasun tasa altuarenaurrean duen jarrera kritikatu du. "Datu kezkagarriak aurkezten dizkigute eta, hala ere, ez dute arazoa konpondu nahi. Beharrezkoa da egiturazko plantilla handitzea eta behin-behinekotasuna ehuneko 8tik behera jaistea, enplegu publikoa eta kalitatezko osasun-arreta nahi badugu ", salatu dute.
Osakidetzaren itxitasuna, negoziatzeko borondaterik eza eta langileen aurkako tratu txarrak ikusita,SATSEk erizainak eta fisioterapeutak deitu ditu "doluz" janztera,asteburu honetan egingo diren kategoria horietako azterketetan.
"Beltzez jantziko gara, Osakidetzari nazkatuta gaudela erakusteko. Bada garaia benetako borondatearekin negoziatzeko, profesionalek eta herritarrek beren kudeaketa negargarriaren ondorioak pairatzeari utz diezaioten", ondorioztatu du SATSEk.
Prentsa bulegoa
Telefonoa: 944475478
Email: prensaeuskadi@satse.es