Ekintza Sindikala
OSI Araba
Alde zaharreko Osasun Zentroa irekitzea behingoz eskatzen dugu
Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko OZ berria behingoz irekitzea eskatzen dugu
Bost urte baino gehiago dira lekualdatzea erabaki zutela!
Erizainek eta gainerako profesionalek osasun-zentro dekadente batean lan egiten jarraitzen dute. OZ horrek arriskuan jartzen du haien osasuna, eta kalte larriak eragiten dizkie artatzen dituzten pertsonei.
- Eraikina oso egoera txarrean dago, hezetasunak eta egituraren beste narriadura batzuk ditu.
- Lan-espazio urriak eta itxarongela txikiak, korridoreetan pilatutako pazienteekin.
- Baliabide material gutxi dituzte, eta horietako asko zaharkituta daude.
Osakidetzak 5 urte baino gehiago daramatza Hospicioko eraikinera lekualdatzko, aitzakiak jarrita, profesionalek eta artatzen dituzten herritarrek jasan behar dituzten lan-baldintza txarrak betikotuz.
SATSEtik
- Behin baino gehiagotan salatu ditugu langileen lan-baldintza txarrak eta arriskuak Segurtasun eta Osasun Batzordeetan.
- Egoera hori Langileen Batzordeak ESIko zuzendaritzekin egindako bileretan sartu eta azaldu dugu, eta ez da inolako aurrerapausorik eman.
- Berehalako neurriak hartzeko eskatu dugu publikoki.
Inplikatutako administrazioei erantzukizuna eskatzen diegu Alde Zaharrean osasun-zentro berri bat egiteko.
Zure eskubideen alde borrokatzen dugu! Informatzen jarraituko dugu!