Ekintza Sindikala

OSI Araba

Alde zaharreko Osasun Zentroa irekitzea behingoz eskatzen dugu

Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko OZ berria behingoz irekitzea eskatzen dugu

Bost urte baino gehiago dira lekualdatzea erabaki zutela!

Erizainek eta gainerako profesionalek osasun-zentro dekadente batean lan egiten jarraitzen dute. OZ horrek arriskuan jartzen du haien osasuna, eta kalte larriak eragiten dizkie artatzen dituzten pertsonei.

  • Eraikina oso egoera txarrean dago, hezetasunak eta egituraren beste narriadura batzuk ditu.
  • Lan-espazio urriak eta itxarongela txikiak, korridoreetan pilatutako pazienteekin.
  • Baliabide material gutxi dituzte, eta horietako asko zaharkituta daude.

Osakidetzak 5 urte baino gehiago daramatza Hospicioko eraikinera lekualdatzko, aitzakiak jarrita, profesionalek eta artatzen dituzten herritarrek jasan behar dituzten lan-baldintza txarrak betikotuz.

SATSEtik

  • Behin baino gehiagotan salatu ditugu langileen lan-baldintza txarrak eta arriskuak Segurtasun eta Osasun Batzordeetan.
  • Egoera hori Langileen Batzordeak ESIko zuzendaritzekin egindako bileretan sartu eta azaldu dugu, eta ez da inolako aurrerapausorik eman.
  • Berehalako neurriak hartzeko eskatu dugu publikoki.

Inplikatutako administrazioei erantzukizuna eskatzen diegu Alde Zaharrean osasun-zentro berri bat egiteko.

Zure eskubideen alde borrokatzen dugu! Informatzen jarraituko dugu!