Albisteak
Enplegua
2021eko kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea
26.12.23 | Euskadi
Jakinarazi nahi dizuegu 2024ko lehen hiruhilekoan 2021eko kontratazio-zerrenda guztiak eguneratuko direla:
- 2023ko abenduaren 31ra arte erregistratu diren hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak sartuko dira. IVAPek Osakidetzaren bidez egindako azken deialdian egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunak ofizioz sartuko dira.
- Osakidetzan dagokion kategorian/lanpostu funtzionalean emandako lanbide-esperientzia eguneratuko da 2023/12/31ra arte.
Garrantzitsua!
Zerrendak eguneratzean, ordura arte zerbitzu-erakundeak eta osasun guneak hautatzeko egindako aldaketak sartuko dira. Beraz, hautaketa aldatu nahi duenak abenduaren 31a baino lehen egin dezake, inskripzio-eskabidea aldatu aukerara sartuta. kontuz! ez ezeztatu zure eskaera!, kasu horretan zerrendetan sartuta egoteari utziko diozulako hurrengo integrazioa egin arte.
Eskaera berriak integratzea
Erizaina eta erizain-espezialitateak eta Fisioterapeuta kategorien zerrendetan ere, 2023ko abenduaren 31era arte egindako eskaera berriak sartuko dira.
Garrantzitsua!
Sartu zure inskripzioko “Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena” atalean, eta egiaztatu erregistratuta eta baliozkotuta duzula inskribatuta zauden kategoriarako eskatzen den titulazioa.
- Titulazioa ez badago baliozkotuta, berrikusi erregistro bakoitzaren egoera eta egiaztatu erantsitako dokumentazioa. Dokumentazioak QRrik ez badu balidatu ahal izateko, kopia konpultsatua aurkeztu beharko duzu baliozkotzeko.
- Titulazioa balidatu gabe agertzen bada, titulazio konpultsatua aurkeztu behar duzu Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako Langileen Zuzendaritzan edo sektore publikoko edozein erakundetako erregistro elektroniko baten bidez.
- Kontuan izan erregistroa ez dela zirriborroan utzi behar; egoera aldatu behar duzu, Bidalita egoerara, Osakidetzak berrikusi ahal izan dezan.
Era berean, gogorarazi nahi dizugu kontratazio-zerrendetan onartua izateko, kategoria bakoitzerako eskatzen den titulazioaren erregistroek baliozkotuta egon behar dutela Curriculum Vitaean.
Nazionalitate-betekizunetik salbueste
Europar Batasunaz kanpoko Erizainei jakinarazten zaie Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaera egin dezaketela, betiere espezialite erizaintzako langileen kategoria/lanpostu funtzional jakin batzuetan sartzeko homologatutako titulazioaren betekizuna betetzen badute
Laguntzeko gaude!
Gogoratu: zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin edo SATSEko probintzia-egoitzarekin.