Enplegua

Kontratazio zerrendak 2021 Osakidetza. Erizaina, espezialitateak eta fisioterapeuta

Zure aukera aldatu nahi baduzu, ekainaren 30era arte egin dezakezu: arretaz egitea gomendatzen dizugu, zure eskaera baliogabetu eta zerrendetatik kanpo gera zaitezkeelako!

Jakinarazten dizuegu Osakidetzak, uztailean, 2021eko kontratazio-zerrendak eguneratuko dituela. Bertan, 2023ko ekainaren 30era arte aurkeztu eta baliozkotu diren hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak jasoko dira, bai eta dagokion kategoria/lanpostu funtzionalean Osakidetzan emandako esperientzia profesionala ere. 

Era berean, 2023ko ekainaren 30era arte egindako eskaera berriak integratuko dira. 

Zerrendak eguneratzean, ordura arte egindako zerbitzu-erakundeen eta arloen aukeraketa-aldaketak sartuko dira. Beraz, zure aukera aldatu nahi duenak ekainaren 30a baino lehen egin dezake, izena emateko eskaera aldatuz, baina KONTUZ IBILI ETA EZ BALIOGABETU ZURE ESKAERA!, kasu horretan zerrendetan integratuta egoteari utziko baitiozu hurrengo eguneratzea egin arte.  

Edozein zalantza izanez gero, honako dokumentu hauek kontsulta ditzakezu: "Ohiko galderak" eta "Kontratazio-zerrenden kanalean izena emateko eskaera egiteko jarraibideak". 

Laguntzeko gaude! 

Gogoratu: zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin edo SATSEko probintzia-egoitzarekin.